XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan azkeneko frogak izaten zuen azken hitza.

Honek ikasleei beldurra eta kezka ernarazten zizkien, besterik gabe.

Batzuentzat, froga erabateko erabaki bide izaten zen; beste askorentzat, aldiz, desegokitasun bide.

Sistema berriaren barnean edo Pedagogiaren giroan eta muinean, frogok, neurketok beste esanahi bat dute; ez dira nahitaez, egun batetan egiten, honetarako arrazoirik ez badago.

Hemen orientagarri dira; ez dira egun batetan nagusitzat hartzen, kasu batzu izan ezik.

Ikaslea bere lana pizkortzen eta arintzen ari den bitartean, maisuak, epe edo garai horretan, froga bat edo beste jar dizaioke.

Honi ikasleak erantzuna ematen baldin badio, ezin bestelako froga egiten ari da, eta lanok irakasleentzat esanahi bereizia izanen dute.

Hain zuzen, sarri asko, froga eguna heldu baino lehen ukan ditzakete dozenaka frogak, bai ikasleek bai irakasleek.

Honi, gaur egun, etengabeko ebaluazioa deritzaio.

Alabaina, egun bat seinalatzean, programari ziurtasuna eskaintzen zaio, zeren maiz gertatzen bait da egunero edo hainbestero ikasle guztiei kasorik egiteko biderik ez izatea.